Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez diciembre 2008
Hoy es
 
  • Estrenos
  • En Gira
  • Festivales
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
     
  • Euskal Herria Egunez egun
  • Castilla y León Día a día

  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    Euskal Herria
    Egunez Egun




    LaEnanaNaranja

    Haurrei espreski zuzendutako txotxongilo ikuskizuna taularatuko du abenduaren 20an Zornotza Aretoan, La­EnanaNaranja talde bilbotarrak, Inmundo hezi puskatzailea. Iker Garciak zuzentzen duen antzezlan ho­nek aintzinako barrakak hartzen ditu abiapuntu, hau da pertsona elbarritu edo anomalia fisikoak zituztela espektakulu bilakatzen ziren zirko haiek eta heroi eta protagonista bilakatzen ditu. Historioa aipatutako barraka hoietako batetan bizi den Inmundo du protagonista, gorputz desproportzionatua du eta bere itxura ezberdin hori ikuskizun gisa erabiltzen dute Magic Jauna izeneko zirkoan. Nazkatuta, alde egitea lortzen du herrixka berezi batera helduz. Bertan, umore ona lagun errealitatearen zirkoa sortutzeko aukera izango du egungo gizartea eta aipatutako mundua banatzen duen horma apurtuz.

    Oliver Twist

    Donostiako Lugaritz Kultur Etxea, Gernikako Lizeo Antzokia edo Arrigorriagako Lonbo Aretoa izango dira, abenduaren 20, 21 eta 29an hurrenez hurren, Zer duzu, Marie? antzezlana ezagutzeko aukera eskainiko duten eszenatokiak. Marie de Jongh konpainiak sortutako lan honek hainbat sari garrantzitsu bildu ditu bere estreinalditik besteak beste ikuskizun onenari eta baita Jokin Oregi zuzendariak ere. Ikuskizunak txotxongilo eta aktore lana tartekatzen ditu haurtzaindegi batetako egunerokotasuna islatzeko; eszenatokian Ana Meabe eta Javi renobales aktore eta manipulatzaileek irakasle, zuzendari eta Marie haurtxoaren gorabeherak aurkezten dituzte haurtzaroan horren garrantzitsuak diren maitasuna, goxotasuna eta segurtasunari buruz hitz eginez.

     

    Piratak

    ?Euskal Herriko auzo eta herri askotako txokoak Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pertsonai ezagunen eszenatoki bilakatatuko dira gabon inguru honetan toki askotan izango baita Piratak ikuskizunarekin goza­tzeko aukera. Txikienek horrenbeste estimatzen dituzten hiru lagunak abentura berri batetan murgilduta agertzen dira oraingoan pirata bilakatu eta altxorraren bila joango baitira Gora euskal piratak eta gora Patakon! leloa oihukatuz. Umorea eta jolasteko gogoa lagun dutela ikuskizunerako espreski sortu dituzten kanten bidez bidai harrigarri bati hasiera emateko prest agertuko dira, ezin ahastu baita ere bertaratutako laguntxoen beharrezko laguntza guztiek batera irudimenez beteriko bidai berri bati helduko baitiote Gora euskal piratak eta gora Patakon! ozenki oihukatuz.

    Inalambrikak

    Vaiven Producciones konpainia donostiarrak Inalanbrikak komedia musikala taularatuko du Tolosa, Zumaia eta Donostian hilaren 26, 28 eta 30ean. Ikuskizuna konpainiako sortzaile diren Ana Pimenta eta Iñaki Salvadorren ideia batetatik abiatu zen, hau da musikak haur eta gaztetxoen beldurrak sendatzeko ematen dituen aukeretan sakontzea, ideia borobiltzeko konpainiak Antonio Muñoz de Mesa eta Olga MArgallorekin lanean hasi eta azken honen zuzendaritzapean Inalanbrikak sortu zen. Antzezlanak, amonak bere ilobei gaztetan bi lagunekin batera sortu zuen Inalanbrikak musika taldearen lehen kontzertuan izandako buratazio eta gorabeherekin abiatzen da bizitako beldurrak, inbidiak etab. azalduz; ondorioz ikuskizunak 40 eta 50. hamarkadetara egingo du salto orduko estetikan oinarritzen den eszenografia eta jantziak erabiliz baina egungo musika eta erritmoen laguntzaz.

     

    Lorategian

    ?Teatro Paraisoren azken ikuskizuna, Lorategian bat eta hiru urte bitarteko umetxoei zuzenduta dago eta hastapenetik haurrak irudien munduan murgilduta daudela jakinik irudi ezberdinak hartu dituzte abiapuntu hainat sari jaso duen ikuskizun hau sortzeko. Ermuko Lobiano Kultur Etxean abenduaren 20an ikusgai izango den lan honek beraz antzerkia, bideoa, itzalak eta marrazkiak ditu oinarri ikuslego berezi honi esperientzia bisual eta ludiko baten bidez, betiere modu aktiboan, haurtxoen partehartzea hasiera hasieratik bultzatzuz. Ametsak, irudiak, argitasuna eta emozioak bidelagun, Lorategian obraren aktoreek unibertso poetiko bat sortzen dute ikusle txikienei konfidantza giro batetan, beraien harridura eta emozioak azaleratzeko aukera emanez.

     

    Ametsen...

    Ermuako Lobiano Kultur
    Etxean baita ere baina hilaren 27an Eidabe Ekimen Kulturalak ekoiztutako eta Andoni Etxanizek zuzentzen duen Ametsen museoa ezagutzeko parada izango da. Antxonen gurasoak, nahiz eta larunbata izan, lanera joan beharra dute beraz museora bidaltzen dute Antxon nahiz eta horrelako tokietan zeharo aspertzen den. Gaur ere berdin aurkitzen da, asper asper eginda museoko hometan zintzilik dauden margoei so... bapatean museoko zenbait pertsona agertzen hasiko dira, bertako langileak batzuk eta zintzilik dauden margo hoietan agertzen diren irudi batzuk ere... Leonardo da Vinciren Gioconda, Velazquezen Menina... eta apurka apurka, pertsonai berezi hauen laguntzaz koadroetaz gozatzen ikasteko aukera izango du Antxonek.

     

    Luis Eduardo Aute

    El cantautor Luis Eduardo Aute se convierte en protagonista en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia. Aute reúne letras de profundidad social e intensidad poética con melodías que son fácilmente reconocibles. Desde sus comienzos ha mezclado música, pintura, cine y poesía convirtiéndose en un creador heterogéneo. Por lo que en el teatro de la capital guipuzcoana el día 4 se proyectará su película Un perro llamado dolor, el día 5 será el protagonista de una lectura de una selección de poemas de su puño y letra y el día 6 ofrecerá un concierto en el que presentará su último trabajo, Humo y azar que cuenta con la actuación de Tony Carmona a la guitarra, Billy Villegas al bajo, Cristina Narea a la guitarra y coros, Igor Tukalo a los teclados y J. Marsans a la batería.

     

    Kepa Junkera

    ?El Teatro Arriaga de Bilbao ofrece los días 22 y 23 de diciembre el concierto de Kepa Junkera quien estará presentando su último disco, Etxea, un doble CD en el que se incluyen canciones tradicionales de Euskal Herria cantadas por un amplio número de artistas entre los que se encuentran Santiago Auserón, Andrés Calamaro, Estrella Morente, Lluis Llach, Loquillo, Pedro Guerra, Miguel Ríos, Jaime Urrutia, Ana Belén, Victor Manuel o Pau Donés entre otros. Canciones como ‘Hiru Damatxo’, ‘Behin batean Loiolan’, ‘Haika mutil’ o ‘Haurtxo txikia’ están presenten en este disco y se podrán escuchar en ambos conciertos. Además, Kepa Junkera colabora con la recaudación de estos conciertos con la ONG Diamond Child fundada por el músico de Sierra Leona quien también colabora en el disco, Seydu.

     

     

    pagina principal

    Estrenos | En Gira | Festivales | Zona Abierta | Opinión | Euskal Herria Egunez Egun | Castilla y León Día a Día | Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © ARTEZBLAI SL,2005
    artez@artezblai.com

    Redacción Bilbao:
    C/ Aretxaga 8, Bajo- 48003 - Bilbao - Bizkaia tlf: (+34) 944 795 287 fax: (+34) 944 795 286

    Redacción Castilla y León:
    C/ Arenal 30, 09200 - Miranda de Ebro- tlf (+34) 983 362 161