Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez octubre 2008
Hoy es
 
  • Estrenos
  • En Gira
  • Festivales
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
     
  • Euskal Herria Egunez egun
  • Castilla y León Día a día

    Suplemento:
  • XXV Aniversario Atalaya
  • XXIII Festival Iberoamericano de Teatro de Cádiz
  • VIII Festival Iberoamericano de Teatro Contemporáneo de Almagro
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    Euskal Herria
    Egunez Egun




    Jazz eta Munduko musiken bidezidorretik

     

    Tolosa eta Bilboko antzoki eta txoko anitz jazz eta munduko musiken doinu aberatsez beteko dira urrian zehar. Teresa Salgueiro, Madredeus talde portugaldarraren ahots mitikoa eta egungo kantuaren izen esanguratsuenetakoa dena, Lusitania Esemblerekin batera La Serena ikuskizuna eskaintzera dator Munduan Tolosa zikloaren barruan urriaren 25ean. Bakarkako bere lehen lan honetan iberiar penintsulatik abiatuz Frantzia, Italia, Mexiko, Brasil eta Afrikatik bidaiatzen du latitude eta garai ezberdinetako abestiak aurkeztuz.
    Urrian ekingo zaio bestalde ‘Musiketan’ programaren 16. edizioari. Aurtengoan emakumezko artistez osoturiko egitaraua aurreikusi dute, orotara hamahiru izango direla, Mor Karbasi hebrearra da urriaren 5ean zikloari hasiera emateaz arduratuko dena eta Maddy Prior, folk tradizionalaren artista garrantzitsuenetako bat, amaiera emango diona 2009ko martxoaren 22an. Karbasi ahots gozo eta abera-tsaren jabe da, eta bere errepertorioak flamenkoa eta sortaldeko erritmoak tartekatzen ditu zenbaitetan hizkuntza sefardian ere mintzatuz.
    Urriaren 19an aldiz, Heidi Talbot abeslari irlandarraren txanda izango da. Folk abeslari garrantzitsuenetako bat da egun eta bere ibilbidea gorantza doa etengabean. Cherish the Ladies taldearen abeslaria izanik 2004an Distant Future bere bakarkako lehen lana atera zuen goraipamen ugari jasoz. Bilbon In love and light bere bigarren albuma ezagutaraziko du. Lan hau argitaratu ondoren Talbotek taldea ustea erabaki zuen eta bere estilo anitz, goxo, zabal eta adierazkorra biziago adieraziz.
    ‘365 Jazz Bilbao’ zikloak aurrera ekingo dio ikuskizun kopuru garrantzitsuarekin. Eliane Elias, pianujole, abeslari eta konpositoreak irekiko du programa Arriaga Antzokian hilaren 6an. Oso estilo bereziaren jabe da artista brasildarra, ahots seduktore paregabearekin eta jazz instrumental eta musika klasikoa konposatzeko trebetasun handiarekin.

    Toki Ezberdinetan


    Bilboko Elkarte Filarmonikaren egoitzan Ron Carter estatubatuarraren kontzertua ikusteko aukera egongo da hilaren 16an, zeina hogeita hamabost urtetan jazz munduan murgilduta ibili ondoren kontrabaxu jole interesgarrienetako bat den. Urriko azken kontzertua Dave Holland bajistak eskainiko du Kafe Antzokian hilaren 31an. ‘Avant-garde’ estiloaren barne izen ezaguna dugu britainiarra, Jazz musikari ezagunekin jo izan du eta baita diskoak grabatu ere, besteak beste, Getz, Chick Corea, Anthony Braxton, Sam Rivers eta Gateway Trio taldearekin aritu izan da.
    Antzokietan burutuko diren hiru ikuskizun hauekin batera Bilboko zenbait hoteletan ere dozena bat jazz talderen emanaldirekin gozatzeko aukera izango da urria eta abendua bitartean. Hilabete honi dagokionez aipagarria da Night Train Trio taldea, 2007an Bartzelonan orain gutxi zendu zen Oscar Peterson pianujolearen omenez sortua, garai bereko jazz motaren aldeko apustua egiten dutela. Bere errepertorioa zuzenean ezagutzeko aukera izango da hilaren 10 eta 11an gaueko hamabietatik aurrera.
    Urriaren 17 eta 18an Gintonic Quarteten emanaldia izango da, ondoren, 24 eta 25ean Miguel Salvador Quartet eta hileko egitarauri bukaera emateko José Luis Canal Quarteten emanaldia entzuteko parada izango da. Jazz doinuekin jarraituz aipagarria da baita ere La Bilbaina Jazz Clubak ostegunero elkartearen egoitzan antolatzen dituen kontzertuak. Irailaren 18an eman zitzaion hasiera 2008-2009 denboraldiari eta urriari dagokionez bost dira eskaintzen dituzten kontzertuak Marta Sanchez Trio, Carlos Bernal Trio, Mikkel Plug Group Feat & Mark Turner, Benny Lackner 4et eta Andueza - Perez- Tejada Triok burutuko dituztenak.

    pagina principal

    Estrenos | En Gira | Festivales | Zona Abierta | Opinión | Euskal Herria Egunez Egun | Castilla y León Día a Día | Suplemento XXV Aniversario Atalaya | Suplemento XXIII Festival Iberoamericano de Teatro de Cádiz | Suplemento VIII Festival Iberoamericano de Teatro Contemporáneo de Almagro | Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © ARTEZBLAI SL,2005
    artez@artezblai.com

    Redacción Bilbao:
    C/ Aretxaga 8, Bajo- 48003 - Bilbao - Bizkaia tlf: (+34) 944 795 287 fax: (+34) 944 795 286

    Redacción Castilla y León:
    C/ Arenal 30, 09200 - Miranda de Ebro- tlf (+34) 983 362 161