Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez septiembre 2008
Hoy es
 
  • Estrenos
  • En Gira
  • Festivales
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
     
  • Euskal Herria Egunez egun
  • Castilla y León Día a día

    Suplemento:
  • FiraTàrrega
  • Feira Galega das Artes Escénicas
  • Artes Escénicas en las Islas Baleares
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    Euskal Herria
    Egunez Egun



    Ertza eta Entremáns

    Irungo Juztizia Jauregi eta Ensanche plazan dantza emanaldiak aurreikusiak daude irailaren 20rako. Aurreneko kokalekuan Ertza taldea arituko da Bihar jaio nintzen piezarekin. Asier Zabaleta koreografo eta dantzariak euskal dantza tradizionala eta kaleko dantza modernoa batzen ditu dantza garaikidetik abiatuz, hor nonbait, antzinako eta egungo haizeak gurutzatzen saiatzen da lan honetan. Ensanche plazan berriz, Cía. Entremansek Ven, ven aqui. No,ven tu eszenaratuko du Alexis Fernández dantzari kubatar y Caterina Varela Galiziako artistaren eskutik. Hamabost minutu besterik ez du irauten aurtengo martxoan Habanako Nazioarteko Dantza Jaialdiaren XIII. edizioaren barne estreinatu zen proposamen honek.

    Secando charcos

    La versión en castellano de la última obra de la compañía Agerre Teatroa Secando charcos, estrenada en marzo de este año, se llevará a cabo el próximo 19 de septiembre en Olazti. En esta ocasión Garbi Losada además de dirigirla ha sido responsable del texto y dramaturgia de esta obra que refleja el pasado y presente de una historia de amor. Tiene como protagonistas a dos personajes encarnados por la fundadora de Agerre Teatro Maite Agirre y Ander Lipus que dan vida a la pareja que integran Ramona y Ramón, mientras que otros dos actores-músicos, Joseba Usabiaga e Inés Martínez de Iturrate, dan vida a esos mismos personajes cuando su relación comenzaba hace veinte años, en un periodo muy distinto.

    Aullidos

    Fantasiak, erotismoak eta um-oreak bat egiten dute irailaren 5ean Zumarragako Zelai Arizti Aretoan ikusgai egongo den Aullidos, Valladolidetik datorren Teatro Corsarioren lanean. Helduentzat espresuki eginda dagoen txotxongi-
    lo muntaiak maitagarrien ipuin ezberdinak bateratzen ditu, elementu komiko eta beldurgarriak nahastuz eta baita irudi polit eta hunkigarriak, nolabait, ikuskizuna umeei kontatzen ez zaizkien pasarteetan enfasia egiten du. Bisualki pisu handia dauka eta testuak leku gutxi, tamaina eta errealismo handiko txo­txongiloak erabiltzen dituzte istorioari sinesgarritasuna emateko. Teatro Corsario, Gaztela eta Leongo konpainia garrantzitsuenetako bat denak, 2007an bere 25. urteurrena ospatu zuen taula gainean eta ondorioz esperientzi guzti hau biltzen duen liburu bat ere argitaratu dute.

    Hor al zaude?

    Javier Daulte antzerki egile argentinarraren ¿Estás ahí? lanaren euskarazko bertsioa antzeztuko du Kanpingags taldeak Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian hila-
    ren 26an Hor al zaude? izenburupean eta Joseba Apaolazaren zuzendaritzapean. Umore eta fantasiaz blai dagoen antzezlanaren atzean maitasunari buruzko gogoeta burutsua dago. Ana eta Patxi elkarrekin joan dira bizitzera, etxea traketsa eta txikia da, auzokideekin arazoak dituzte eta hori gutxi balitz gizon ikusezin baten presentzia deskubritu dute. Mamu antzeko honek umore txarra izateaz gain, bikotea bere espazioaren inbasoretzat hartzen du. Asier Hormaza edo Aitor Gabilondo Patxi mago hasiberriaren larruan jartzen dira aldizka, eta Ainhoa Aierbe aldiz, Ane, oftalmologian lizentziatzekotan dena.

    ?Hnuy... illa eta 1937

    Irailera begira Kukai-Tan­ttaka konpainiek elkarlanean burututako hiru lanetatik bi ikusteko aukera egongo da txoko ezberdinetan. Hilaren 4an Zarautzeko Frontoian eta 14ean Bergarakoan Hnuy... illa jarriko dute taula gainean. Amodio, desamodio eta pasioak ditu osagai nagusia Joseba Sarrionandiaren olerkiak abiapuntu hartzen duen muntaiak. Oraingoan ere Jon Maiak burutu du koreografia, Mireia Gabilondo zuzentzeaz ardura den heinean eta Iñaki Salvador izan da musikaren egilea. Bestalde, Berrizko Kultur Etxean hilaren 19an 1937, gogoaren bidezidorretatik aurreneko koprodukzioa ikusteko aukera egongo da, bertan Espainiako Gerla Zibilaren ondorioz milaka neska-mutilek erbestera alde egin behar izan zuteneko momentu tristea dakarte gogora.

    Lonbo aretoan

    Arrigorriagako Lonbo Aretoan La Ressistens eta Oh my god konpainiak beraien lanak ezagutaraziko dituzte irailean. Aurrenekoak, hilaren 27an, Bi-Rss ‘OO.08’ ikusen­tzunezko instalazioa eskainiko du. Instalazio honen zuzenekoa osatzen duten elementuak momentuan interpretatutako musika elektronikoa, bideoa, argiak eta antzezpena dira. Irailaren 28an, berriz, Oh my god taldeak La mujer cuerda taularatuko du. Leire Ucha, proposamen honen sortzaile eta aktoreak, ikuskizun honen bitartez emakumeak bere eguneroko bizitzan dituen presio eta betebeharren inguruko gogoeta egiten du, bai amodio kontuetan, bai familiarteko gorabeheretan, bai lanpostuan, desengainuak eta ustekabeko denetariko momentuak pilatzen diren bitartean.

     

    pagina principal

    Estrenos | En Gira | Festivales | Zona Abierta | Opinión | Euskal Herria Egunez Egun | Castilla y León Día a Día | Suplemento FiraTàrrega | Suplemento Feira Galega das Artes Escénicas | Suplemento Artes Escénicas en las Islas Baleares | Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © ARTEZBLAI SL,2005
    artez@artezblai.com

    Redacción Bilbao:
    C/ Aretxaga 8, Bajo- 48003 - Bilbao - Bizkaia tlf: (+34) 944 795 287 fax: (+34) 944 795 286

    Redacción Valladolid:
    C/María de Molina 9, 1º B - 47001 - Valladolid- tlf (+34) 983 356 337