|
|
|
Euskal Herria
Egunez Egun |
Kostaldeko doinuek agurtuko dute Getxoko musika aroa
Hiru kontzertu izango dira XXII. Habanera eta Itsas-Abesti Jaialdian
Folk jaialdian entzundako world musika doinuen oihartzunak oroitzapenean gorde orduko, sustraiak dituen beste mota bateko erritmoak sakabanatuko dira Getxon, Areetako Geltokiko Plazan kokatuko den karpapean burutuko baita irailaren 11, 12 eta 13an XXII. Habanera eta Itsas-Abesti Jaialdia. Aurtengo musika jaialdien zikloari amaiera ematen dion egitasmoak hiru kontzertu iragartzen ditu aurten, bat eguneko, agerraldietako protagonistak Getxoko Biotz Alai Abesbatza, Kataluniako L’Espingari taldea eta Galiziako Brisas do Mar de Corme izango direla.
Arratsaldeko zazpietatik gaueko hamarretara itsasontzi maketak, itsaskiak, bakailaoa eta itsas kontserbak eskaintzen dituen Itsas Azoka; egun osoan ikusgai izango den ‘Getxo y el mar’ argazki erakusketa eta doinu guztiz desberdinekin gozatzeko aukera eskaintzen duten kontzertuak Getxoko Kultur Etxeak Geltokiko Plazan kokatutako karpapean burutuko dira.
Herriko Biotz Alai Abesbatzak emango die hasiera aurtengo agerraldiei irailaren 11n eskainiko duen kontzertuarekin. Ekitaldian zehar bere errepertorio zabaleko hainbat itsas-abesti eta habanera tartekatuko ditu, hala herrikoak bilakatu diren konposizioak nola abesti berri edo garai desberdinetan konposatu eta birmoldatutakoak.
L’Espingari laukote beteranoa izango da 12ko protagonista. Bere ibilbidea 1982an hasi zuen talde honek, atzoko eta gaurko habanerak eskaintzen ditu, tarteko beraiek sortutakoak, eta horiekin batera ‘tabernatako abestiak’ deituriko musika mota ere lantzen du. Laukote kataluniarrak beraien aniztasuna eta eboluzioa nabarmentzen duten zazpi disko argitaratu ditu dagoeneko, azkena 2007an, beraien zilarrezko ezteietako jarduera biltzen duen 25 Anys Cantant deiturikoa.
Brisas do Mar de Corme Abesbatza Polifonikoak 13an eskainiko duen ekitaldiarekin bukatuko da jaialdia. Xesús Méndez organo joleak eta Ramón Saleta konpositoreak zuzentzen duten koruak garai desberdinetan sortutako obrak abesten ditu, antzinakoak, klasikoak edo gaur egungoak, erlijiozkoa zein profanoa, hainbat herrialdetakoak edo taldea zuzentzen duen Saletak sortutakoak.
Hermanamiento de la música árabe en Gernika
El grupo sirio The Homs Band que dirige el laudista Issa Fayad recala el 12 de septiembre en el Lizeo An-tzokia de Gernika-Lumo dentro del Proyecto Intercultural Muwashahat que consiste en la grabación de un documental sobre la evolución de la música árabe a lo largo de la historia, sus instrumentos y tradiciones en Siria y cómo estas músicas se fusionan con las tradiciones y folklores peninsulares. Muwashahat consiste en un hermanamiento musical entre melodías y ritmos de oriente y occidente, en el que la música siria se emparenta y hermana, en muchos de sus temas con aquella de Al-Andalus donde el oud evolucionó hacía los laúdes europeos y revolucionó los instrumentos de cuerda pulsada de toda Europa. Con ese objetivo, la formación que dirige Fayad y que reúne a Malek Ba
ttikh (darbuka), Rober Khazel (quanun) Roy Abd Alnour (violín), Michel Gasco Rodríguez (guitarra acústica y laúd árabe) y Norma Vila Freaza (percusión) se completa con la presencia del acordeonista y albokari Manuel Iturriaga Legarreta. |
|