Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez junio 2008
Hoy es
 
  • Estrenos
  • En Gira
  • Festivales
  • Zona Abierta
  • Opinión
  • Entrevista: Angélica Liddell
  •  
     
     
  • Euskal Herria Egunez egun
  • Castilla y León Día a día

    Suplementos:
  • Mostra de Teatre - Alcoi
  • Extremadura Estación Cultura
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    Euskal Herria
    Egunez Egun



    Egia Kultur Etxeko Gazteszenaren 10. Urteurrena


    Dantza, musika eta antzerki ikuskizunez jositako 10 urte

     

    Donostiako Egia auzoan kokatzen den Jareño lantegi zaharra Kultur Etxe bilakatu zen 1997az geroztik eta urte betera, 1998ko maiatzetik aurrera, Gasteszena espazioa zabaldu zuten bertako areto nagusi gisa. Egia Kultur Etxea Arte Eszenikoetan espezializatuta egoteagatik bereizten da batik bat Lugaritz Kultur Etxearekin batera, eta hamar urte hauetan Gastezenako taula gainean estilo ezberdinetako musika emanaldi anitz eta dantza eta antzerki garaikidearen esparruko proposamen ugari ikusi ahal izan ditu bertara hurreratu den guztiak.
    Hasiera hasieratik egitasmo irekia izan da eta emanaldiez gain jarduera anitzen gune da, besteak beste, entsegu areto eta tailerrak egiteko toki aproposa, bestalde dantzarako sentsibilizazio programa ere badu gainontzeko Kultur Etxeak eskeintzen dituzten atalez gain eta honekin batera, Dantzaz Elkartearen kokalekua ere bada. Denborarekin Gastezenak berezko arima lantzen ikasi du eta bertatik pasa diren era eta esparru ezberdinetako artista eta profesionalen artean behin betiko oinatza utzi du.

    Ekainera begira

    Hamarkadaren urteurren ospakizunak direla medio apirila, maiatza eta ekaineko programa era guztietako ikuskizunez josi dute, ekainera begira antzerki eta musika emanaldiak nagusi izango dira. Egitaraua Tr´Espace konpainia suitzarrak Le Cercle zirko garaikidea, antzerkia eta dantza uztartzen duen muntaiarekin irekiko du. Petronella von Zerboni eta Roman Muller malabaristak denbora daramate diaboloaren jokuaren aukerak ikertzen, manipulazio tradizionaletik aldenduz, objektu beraren ezaugarri fisikoak aztertuz eta erabilera berriak bilatuz. Berrikuntza tekniko guzti hauek planu ezberdinetako jokoa ahalbidetu die, horizontalean zein bertikalean.
    Le Cercle konpainiaren bigarren lana dugu eta nobedadeen artean Mischa Bau, kontrabaxu jolearen partehartzea izango litzateke azpimarragarri. Oraingoan, musika ez da ikuskizuneko osagarri edo laguntza huts bat izango, akzio, erritmo, mugimentu eta manipulazio beraren alderdi garrantzitsu bat baizik. Beraz elementu guzti hauek koreografia honen parte dira, hots, espazioan burututako kaligrafia, non gorputz eta objektuak hurbiltasun eta distan-tziaren erlazioaren arabera egi bihurtzen diren, apurka-apurka ildo narratibo konkreturik jarraitzen ez duten irudi sorta taula gainean eratuz.
    Ekainaren 11an Donstikluba 08-k antolatuta Quique Gonzalez & La Aristocracia del Barrio eta Joseba Irazokiren kontzertua ikusteko aukera egongo da. Gazteszenan Surfilm Jaialdiaren barne aurreikusita dauden musika kontzertuak izango dira hilaren 12 eta 13an. Los Coronas eta Discípulos de Dionisos arituko dira aurreneko jardunaldian eta Delorean, K***O, Hosei, Tiki Phantoms hurrengo egunean. Bestalde, ekainaren 4an Udalaren Musika eta Dantza Eskolak Udaberriko Kontzertuaren hamabosgarren edizioari ekingo dio.

    pagina principal

    Estrenos | En Gira | Festivales | Zona Abierta | Opinión | Euskal Herria Egunez Egun | Castilla y León Día a Día | Suplemento Mostra de Teatre - Alcoi | Suplemento Extremadura Estación Cultura | Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © ARTEZBLAI SL,2005
    artez@artezblai.com

    Redacción Bilbao:
    C/ Aretxaga 8, Bajo- 48003 - Bilbao - Bizkaia tlf: (+34) 944 795 287 fax: (+34) 944 795 286

    Redacción Valladolid:
    C/María de Molina 9, 1º B - 47001 - Valladolid- tlf (+34) 983 356 337