|
|
|
Euskal Herria
Egunez Egun |
Doinuak, irudiak eta harriak
osatutako ikuskizun bitxia
Lea-Artibai eskualdean kultur ekitaldiak, entretenimendua eta aisia dinamizatzeko asmoarekin sortutako Agusnat Kultur Elkarteak Hiru Harri egitasmoak zortzigarren edizioa beteko du ekainaren 6an eta 7an. Markina-Xemeinen dagoen Arretxinagako San Migel baselizan burutuko diren ekitaldi biek musika eta irudiak uztartuko dituzte, kontzertu berezi hauetako protagonistak Unanue Kamara Korala eta Timbal-Eroak izango direla. Talde hauen ekitaldiak gauzatzen diren bitartean, baselizako hormetan, bobedan eta bertan dauden hiru harri erraldoi eta misteriotsuetan Mikel Arrazola, Yolanda Eizagirre, Mikel Alonso, Manu Rey Fernández, Imanol Aragon, Carlos Esteban eta Borja Movellan argazkigileen erretratuak proiektatuko dira, irudien tratamendua eta muntai digitala Agusnatek eginikoa delarik.
Ikuskizuna Unanue Kamara Koralaren ekitaldiarekin abiatuko da eta hasteko Venezuelan jaiotako Alberto Grau konpositorearen Opereta ecológica pieza eskainiko du. Obra hau ‘Acto del viento’, ‘Acto del río’, ‘Acto del árbol’ eta ‘Acto del mar’ ataletan banatzen da eta konposizioei Jesús Rosas venezuelarrak jarri zizkien hitzak. Abesbatzaren saioa David Azurzak konposatutako Lainoak eta Loriak udan piezekin jarraituko du, hauen hitzak Joxemari Iturralde eta Bilintxenak direlarik, hurrenez hurren; Eva Ugaldek konposatu eta Josune Lópezen hitzak dituen Uraren besotik piezarekin eta, bukatzeko, Marcos Leitek harmonizatutako Tres cantos nativos, Dos indios krao izango da entzungai.
Elementuen batuketa
Hiru Harri ekimenean entzungai izango diren doinuak, 2000 urtean sortutako Timbal-Eroak taldearen emanaldiarekin burutuko dira. Mota guztietako perkusio tresnak erabiltzera ohituta dauden zortzi kidek sortu bazuten taldea, Arretxinagako ekitaldian Ibai Zenarruzabeitia, Denis Santalla eta Ander Arrietak osatutako hirukotea izango dira.
Agusnatek ekoiztu eta Markina-Xemeingo Udalaren laguntza duen ikuskizunak kontutan izango ditu baselizaren ezaugarri arkitektonikoak eta arrazoi hori dela eta saio bakoitzean 200 lagunentzako tokia izango da soilik. Ikus-entzuleak modu berezi eta zehatzean kokatu behar izango dira, kontzertuaren elementu guztiak (musikariak, irudiak, harriak eta publikoa hain zuzen), elkarrengandik hurbil egon behar baitute, elementu guztien osotasuna baita Hiru Harri.
Enrique Morente homenajea a Picasso en Gernika
La indisoluble relación entre Gernika y el artista Pablo Ruiz Picasso es uno de los elementos que han llevado al cantaor Enrique Morente a elegir la villa foral como lugar para presentar su nuevo trabajo discográfico titulado Pablo de Málaga, en el que homenajea la faceta más desconocida del artista malagueño, la de escritor, ya que uno de sus poemas que Morente ha convertido en canción, está inspirado en el bombardeo que destruyó la localidad. En el concierto que Morente protagonizará el 14 de junio en el Frontón Jai Alai, el cantaor interpretará algunos de los trece temas incluidos en ese disco que constituyen una ofrenda sonora de una voz prodigiosa que da forma a unos textos originales e inéditos, con sabores que recuerdan al sur, a una ciudad que vio crecer al pintor y que componen la imagen de un gran genio reconstruido en imágenes geométricas superpuestas. Pablo de Málaga es un álbum que acaba de ver la luz y que es fruto de varios años de cuidados y mimos, para el que ha contado con la ayuda de un gran conocedor de los texto de Picasso, Rafael Inglada, que dio a conocer a Morente la obra literaria del pintor. |
|