Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez marzo 2008
Hoy es
 
  • Estrenos
  • En Gira
  • Festivales
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
  • Euskal Herria Egunez egun
  • Castilla y León Día a día
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  

    Euskal Herria Egunez-Egun




    Euskal Kulturaren
    begirada berritzailea

    Biarritz Culturek, Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean ‘Bi Harriz Lau Xori’ zikloaren hamalaugarren edizioari ekingo dio martxoaren 19tik 22ra bitartean. Jardunaldi hauen helburua, euskal kulturaren begirada berritzaile eta ezberdina eskaintzen duten antzerki, zirko eta dantza konpainia gazteak bultzatzea dela.
    Bertan, Le Petit Théâtre de Pain, antzerki herrikoiaren aldeko apustua egiten duen taldea arituko da. Autore ezberdinen testuetan oinarrituz orotara hiru euskarazko bakarrizketa taularatuko ditu konpainia behe-nafarrak, zuzendari ezberdinen gidaritzapean.
    Aurrenekoa, Tartean, Théâtre des Chimères-en Les Découvertes Aretoan ikusgai egongo dena, Fafiole Palassiok zuzenduta dago. Obra Michel Azamaren ‘Le Sas’ lanaren moldaketa da, idazle frantziarrak hamabi emakume presorekin elkarrizketatu ondoren sortutako testua alegia. Palassiok bideo eta marrazkiez lagundurik osatu du muntaia, hizkuntza bortitz eta gordina erabiltzearen aldeko apustua egitearekin batera.
    Le Colise Antzokian berriz, hilaren 20an, Juglarea, puta eta eroa lana aurreikusia dago. Bigarren ikuskizun hau Dario Fo-ren hiru bakarkako lanen moldaketaren ondorioa dugu, hor nonbait, ‘Juglarearen jaiotza’, ‘Puta bat eroetxean’, eta ‘Ertzoa eta herioa’, Ximun Fuchsek zuzendua. Atal bakoitzeko pertsonaia bakoitzari euskalki berezia eman dio, nolabait Dario Foren lanari zentzua emateko, Fok berak Italiako dialektoetan moldatu baitzituen bere antzezlanak. Azkenik, Joseba Sarrionandiaren olerkiak abiapuntu dituen eta Ander Lipusek zuzentzen duen Aulki hutsa bakarrizketa martxoaren 22an egongo da ikusgai Biarritzeko Gaztetxean.
    Antzerki lanekin batera Bi Harriz Lau Xori zikloak musika, dantza eta zirko lanak ere eskainiko ditu. Hilaren 21an Gare du Midi-n Beverly Jo Scott & Ruper Ordorika folk-rock eszenako bi musikari ezohikoen kontzertua entzuteko aukera egongo da, 22an berriz, Kikikolo Zirkok K-Barré eszenaratuko du Colisée-n. Esmokin eta lentejuelekin jantzita ageri dira antzezlan honetako bi protagonistak eta akrobaziak, malabareak eta bestelako trebetasunak erakusteaz batera ikus-entzuleak kabaretaren unibertsoan murgiltzen doaz.
    Elirale Dantza Taldeak Amaia Hennebutte-Millard-en lanean oinarritzen den Lodikroko pieza ezagutzera emango du eta bukatzeko, Pierre Lartzabalen inguruko hitzaldia burutuko da Terexa Lekunberri, Peio Berhocoïrigoin eta Pantxoa Etchegoienek idazlearen testuen pasarte batzuk irakurriko dituztelarik.

     

    El Brujo

    Los días 7 y 8 de marzo llega a los escenarios de Kultur Leioa y Serantes Kultur Aretoa de Santurtzi El Brujo que pondrá en escena dos de sus obras más representativas Los misterios del Quijote y Una noche con el Brujo respectivamente. En la primera, Rafael Álvarez aborda la obra de Cervantes a través de un monólogo en primera persona en el que integra a los dos eternos personajes, el ingenioso hidalgo y su fiel escudero. En la segunda obra por su parte el artista recita y comenta una selección de textos de algunos de sus autores favoritos como Fray Luis de León, Quevedo, Santa Teresa de Jesús o Cervantes en un homenaje tanto a los propios autores como a su padre por ser “el hombre que me enseñó el don de la palabra” afirma El Brujo.

     

    Vaivén

    Una versión de la Antígona de Sófocles a cargo de Miguel Murillo y bajo la dirección de Esteve Ferrer es la propuesta que ofrece para el próximo 28 de marzo Serantes Kultur Aretoa en una propuesta de Vaivén Producciones. Además de esta obra de la compañía donostiarra pondrá en escena, Las Inalámbricas o Inalanbrikak en su versión en euskera, tres cantantes como “las de antes” expresan sus inseguridades momentos antes de comenzar su espectáculo aunque la amistad que hay entre ellas hace que superen esos momentos para dar comienzo a un espectáculo lleno de música con el que se podrá disfrutar los días 9, 15 y 29 en los escenarios de Serantes K.A., Amaia Antzokia de Arrasate y Egia Kultur Etxea de Donostia respectivamente.

     

     

    pagina principal

    Estrenos | En Gira | Festivales | Zona Abierta | Opinión | Euskal Herria Egunez Egun | Castilla y León Día a Día | Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © ARTEZBLAI SL,2005
    artez@artezblai.com

    Redacción Bilbao:
    C/ Aretxaga 8, Bajo- 48003 - Bilbao - Bizkaia tlf: (+34) 944 795 287 fax: (+34) 944 795 286

    Redacción Valladolid:
    C/María de Molina 9, 1º B - 47001 - Valladolid- tlf (+34) 983 356 337