|
|
abal
gunea
|
ona
Abierta
|
Antzerkia ere irakurgai
Durangoko Azokak Eva Foresti egingo dio omenaldia
Teatrozaleek Hiru Argitaletxearen standean dute hitzordua
Abenduaren 5etik 9ra bitartean euskal kulturaren hitzordu nagusienetarikoa den Euskal Liburu eta Diska Azokak milaka lagun bilduko ditu Durangon, literatur zein musika arloetan urte guztiko uztaren erakuslehio bilakatuz. Euskal Herriko argitaratzaile, erakunde publiko zein pribatuek euren azken hartzaileekin zuzeneko hartuemanetan jartzeko asmoz bertan izango dira.
Gazte zein helduentzako liburuak, eleberriak zein saiakerak, aurkezpen eta omenaldiak denek izango dute euren tartetxoa, baita antzerkiak ere, ezinbestekoa den bezala eta aurtengo edizio honek, beste batzuen artean, Eva Forest gogora ekarriko du lagunei eginiko omenaldian. Urtero urtero, Hiru Argitaletxeko standean agurtzeko aukera izan dugu, gerturatzen zen ororekin hitzegiten aurkituz. Aurten, ez da mahaiaren atzeko aldean izango, bai, ordea, haren gainean, Hiruren nobedadeen artean aurkitu ditzakegun ‘Es y no es un cuento’ fikzioan eta ‘Una extraña aventura’ teatro liburuan. Haiekin batera, Hiruren standean Hondarribiko argitaletxeak plazaratutako beste zenbait liburu berri aurkituko ditu bisitariak, hala nola, Alfonso Sastreren ‘Grandes paradojas del Teatro actual’, baita Artezblai argitaletxeak kaleratutakoak. Hantxe izango dira, besteak beste, FTI-Antzerkiola Imaginarioaren “8 Olivetti poetiko -Mundopolski, erreboltaren ziaboga” eta “Yuri Sam. Otoitza - Au revoir, triunfadoreak” antzerki testuak biltzen dituzten bi liburuak eta “Arrainen bazka” atera berria, 2006ko Euskadi Literatura Saria jaso zuen antzerki testuaren euskerarako itzulpena, Harkaitz Canok egina.
Oholtza gainean
Ohiko legez, Azokaren inguruan, zuzeneko ikuskizun andana izango dira, hala nola Sommer Jaunaren istorioa antzezlanaren estreinaldia eta Eidabe konpainiaren Ametsen museoa ikuskizun berria (Ikus. 16-17 eta 33 or.). Haur Literatura Aretoan ere zenbait ekintza eskainiko dituzte, tarteko, Antton Kazabon, Alaitz Muro eta Goizane Azpiriren ipuin kontaketa saioak eta Asier Ladron de Gebararen magia erakustaldia.
Plateruena Kafe Antzokian, bestalde, egunero kontzertu bana izango da, betiere musikaren gaurkotasunari lotuak, hau da, talde ezberdinen diskak zuzeneko agerketan aurkeztuz. Potatok emango dio hasiera, abenduaren 5ean Gracias y adiós bere agurdiska izango denaren aurkezpena eginez, joan diren Gasteizko jaietan zuzenean grabatua. Hurrengo egunean, Gaztelupeko Hotsak Gaua ospatuko da, bertan Petti, Surfin Kaos eta UEK taldeek joko dutela. Abenduaren 7an eta 8an Mikel Urdangarin eta Ken zazpik euren proiektu berriekin agertuko dira, Anek idatzi dit zutaz eta Argiak, hurrenez hurren. Abenduaren 9ko emanaldian, berriz, Gose arrasatearren azkena izango da entzungai. Horiez gain, abenduaren 7an hainbat ekitaldi burutuko dituzte Durangoko espazio ezberdinetan: Txistua XXI. Mendean Kontzertua Santa Susanan; Durangoko Orfeoiaren 125. urteurreneko ekitaldien baitan, Vendrelleko Parrokia abesbatza orfeoia Santa Anan; Euskal Greatest Hits Gaua Andra Mariko Elizpean eta Bihotz Bakartien Klubaren Katamalo lanaren aurkezpena San Agustinen.
|