Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 128. diciembre 2007
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Jazarpena baztertzen

    Obra: Ino, ino, ino, badator Bonbardino. Egilea: Koldo Zelestino.
    Antzezleak: Rita Naveira, Esti Gabantxo, Gari Lasa.
    Eszenografia: Marko Armspach. Jantziak: Igone Bilbao, Lurdes Medina. Koreografia: Alain Gabiña, Maddi Zelestino, Rita Naveira, Koldo Zelestino. Musika: Itsaso Azkona, Arantza Campollo, Oskar Garcia, Joserra Gutierrez.
    Zuzendara: Koldo Zelestino.
    Ekoizpena: Ane Monna, Oskola eta Karramarroi Antzerki Taldea.
    Iraupena: 60 min.
    Eguna: Abenduak 1, 22, 26, 27, 28, 30. Tokia: Begiratu agenda.

     

    Piraten abenturetan murgildu ziren lehenik ‘Morgan pirata gaiztoa lapurretan’ antzezlanean; etorkinen bizimodua eta kultura ezagutarazi zuten ‘Hamaika koloretan dantzan’ bigarren obran eta nagusiei behar zaien errespetua eta begirunea aldarrikatzen zuten ‘Amama Pantxikaren altxor ezkutua’ hirugarren antzezlanean. Orain, Ane Monna, Oskola eta Karramarroi konpainiak pilpilean dagoen haur jazarpena lantzen du Ino ino ino... badator Bonbardino ikuskizun berrian eta antzezlanaren bidez “egunerokotasunaren errealitatea helarazi nahi diegu, era didaktiko batean, haur zein helduei”, egilea eta zuzendaria den Koldo Zelestinaren esanetan.
    Gaiak duen gordintasunagatik “konplexua eta zaila” izan da sormen prozesua, baina konpainiako kideak ahalegina egitea erabaki dute “Euskal Herriko eskola gehienetan gertatzen den arazoa delako. Gure asmoa errealitatea agerian jartzea izan da; hori bai, umorearen bidez ikuskizun erakargarria eginez, ahalegin berezia egin baitugu horrelako gai serioari buelta ematen”, Zelestinok aitortzen duenez.
    Konpainiari izena ematen dioten hiru pertsonaiez gain, ikuskizunean zehar agertzen diren beste hainbat pertsonaia gorpuzten dituzte Rita Naveira, Esti Gabantxo eta Gari Lasa antzezleak. Gainera, formatu handian eskainiko dituzten emanaldietan, koreografia ezberdinak burutuko dituzten hamahiru haur azalduko dira, kasu honetan ‘dantzalamiak’ gorpuztuz.
    Ikuskizun honen abiapuntua Ane Monnaren haurdunaldian datza, agerraldiko protagonistak laster izango duen umetxoari Bonbardino izena jarriko diolarik. Bonbardino hazi ondoren, eskolara joaten hasiko da eta lehenengo egunetik bere ikasgelako neska ergel batek, Lady Pinpirinak alegia, trufak eta bihurrikeriak egingo dizkio etengabe; janzkera, ahoskera edo edozein aitzakiaz baliatzen da Lady Pinpirina Bonbardino iraintzeko.
    Zapuztuta eta inork ez duela maite sentitzen duenez, Bonbardinok oso erabaki inportantea hartuko du eta hor hasiko dira bere abenturak.

     

    Lotura apurtezina. Glu Glu Produccionesek haurrentzat ekoiztu duen azken lana gerturatuko du Galdakao, Leioa eta Sopelanako kultur aretoetara hilabete honetan . Handitan izenburua duen ikuskizuna Aizpea Goenagak idatzi eta zuzendutako obra da eta bertan sarritan egiten den “Handitan zer izan nahi duzu?” galderari erantzun diote Bernardok, Maitanek eta Katixa protagonistek. Bakoitzak badaki gutxi gora behera zer izan nahi duen baina hiru lagun hauek, hain ezberdinak izanik, badute apurtezina den lotura bat: adiskide izatearena. Balore honetan oinarrituta pailazo koloretsu hauek beren portaera garatuko dute. Ez dira ohiko pailazo klasikoak, inolaz ere, batez ere balore eta portaeretan. Baina ezin daiteke uka pailazo zoro batzuk direnik.

     

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda | Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © ARTEZBLAI SL,2005
    artez@artezblai.com
    C/ Aretxaga 8, Bajo- 48003 - Bilbao - Bizkaia tlf: (+34) 944 795 287 fax: (+34) 944 795 286