|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Ametsak margotzen
Obra: Ametsen museoa.
Egilea: Andoni Etxaniz.
Antzezleak: Urko Olazabal, Naiara González de Olano, Aitor Fernandino. Eszenografia, jantziak: Asierito, Eidabe. Zuzendaria: Andoni Etxaniz.
Ekoizpena: Eidabe Ekimen Kulturalak. Iraupena: 60 min.
Tokia: Landako Eskola - Durango. Eguna: Abenduak 7.
Ordua: 18.00. |
Joseba Gorostiza
Larunbata bada ere Antxonen gurasoak lanera joan behar izan dute eta mutikoa museora bidaltzea erabaki dute. Baina Antxon zeharo aspertzen da areto horretan eta bere burua galduta ikusten du. Abiapuntu hori hartuta, Ametsen museoa antzezlana sortu du Eidabe Ekimen Kulturalak, ikuskizunaren jatorria gauzatu ez zen “ilustratutako ipuin narratibo” baten datzala, egilea eta zuzendaria den Andoni Etxanizek azaltzen duenez.
Antxonen asmoa leku gogaikarria zaion horretatik alde egitea bada ere, laster konturatuko da bertatik ateratzea ez dela horren erraza izango. Horretan dagoela, mutikoari museoko zenbait pertsonaia azalduko zaizkio; batzuk, margolaria, garbitzailea edo bertako langileak esaterako, fikziozkoak dira, eta besteak, erreferente erreal batetik ateratako Velazquezen Menina bat edo Leonardo da Vinciren Gioconda esaterako, bizitza hartuko duten pertsonaiak dira.
Antxoni agertzen zaizkien pertsonaia hauek koadroak ikusten eta gozatzen irakatsiko diote Antxoni, “koadroak margolarien ametsak direla esanez eta berak ez dakiela amets egiten eta ez dakiela ere zer gertatzen den gainontzekoen ametsekin”, adierazi du Etxanizek. Pixkanaka Antxon obrak ikusten, ikasten eta interpretatzez joango da, azkenean bere ametsak koadro baten pintatuko dituelarik.
9 eta 14 urte arteko gazteentzat sortutako ikuskizunak alde ludikoa jorratzen badu ikuslegoaren partaidetza zuzenarekin, arlo pedagogikoa ere lantzen du, Antxoni erakusten zaizkion Velazquezen Meninak, Picassoren Gernika, Van Goghen Siesta eta beste obra batzuk, ikuslego osoari gerturatzeko asmoa dutelako.
|