Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 126. octubre 2007
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  • Suplemento FIT de Cádiz
  • Suplemento CELCIT
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Barreak nonahi

    Obra: Made in Xina.
    Ideia eta sorkuntza: Cascai Teatre.
    Antzezleak: Marcel Tomàs, David Estany, Carles Amalrich, Susanna Lloret.
    Jantziak: Jean Pierre Belmondo.
    Zuzendaria: Marcel Tomàs.
    Ekoizpena: Cascai Teatre.
    Tokia: Udal Aretoa - Pasai Antxo.
    Eguna: Urriak 21.
    Ordua: 20.00.

     

    Pasaiako Umore Antzerki Jardunaldien 26. edizioa
    Bost ikuskizun eta bi kafe-antzerkik osatuko dute egitaraua
    Euskal Herriko eta Kataluniako konpainiak izango dira

     

    Urriaren 18tik 28ra bitartean burutuko dira Pasai San Pedroko Udal Aretoan eta Pasai Antxoko Kultur Etxean herri horietan izango diren 26. Umorezko Antzerki Jardunaldiak. Topo Antzerki Tailerrak eta Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailak antolatutako ekimenak joera desberdinetako ikuslegoari zuzendutako zazpi ekoizpen iragartzen ditu, hauetariko bi kafe-antzerkikoak direla.
    Kanpingags konpainiak emango dio hasiera aurtengo egitarauari Lapur zuloa komedia beltz, garratz eta hunkigarriarekin. Agerraldi honetan terapian elkar ezagututako lau pertsonaiaren bizitzak elkartzen dira. Denetarik probatu dute beraien izaera obsesiboa alde batera uzteko, jateari, erretzeari eta edateari uztea zein lapurretari ekitea. Orain, kolpe erraz baten aukera ikusi eta itsu-itsu joango dira diruaren bila. Diru-goseak jota, –dirua terapia ederra baita– lapurreta burutzeko prest azalduko dira. Baina sekulako hanka-sartzea egin dute, dirua mafiari ostu baitiote.

    Antzinako alegia

    Beste hiru ikuskizun izango dira lehen asteburuan. Ostiralean, ikasleentzat bereziki prestatutako saioa eskainiko du Markeliñe konpainiak, agerraldi honetan Esopo, Jean La Fontaine eta Samaniegok idatzitako alegietan oinarritzen den Txitxarra eta inurria ikusgai jarriko dute. Antzezlan bisualaz baliatuta, bizimodu eramangarriaren premia aldarrikatzeaz gain musikaren atsegina aurkitzeko gonbitea egiten du ikuskizunak, aipamen berezia eginez artea, kultura eta zientziari.
    Kafe-antzerkiko bi agerraldi izango dira larunbatean Pasai Antxon. Lehenengoan, JAJ Producciones ekoiztetxeak imintziozko Sketch-Up ikuskizuna aurkeztuko du eta bertan parte hartzen duten hiru protagonistak bi katalan eta euskalduna delakoan dagoen galegoa dira. Musika-inprobisazioko une magikoak tartekatuz, ahotsa, imintzioak, gitarra saioa eta bentrilokiaz baliatzen da hirukotea eta horretaz gain, txinatar zirku famatuak, Frantziako Louis XIV.enaren gortea, indiar lurraldetik erakustaldiak egiten zituzten fakirren buru-ahalmenaren erakustaldiak edo balet klasikoen eraginak ere hizpide hartu dituzte.
    Larunbateko saioa borobiltzeko Pasaiako antzerki-tailerrean trebatutako May Gorostiaga izango da oholtzan, inprobisazioetan oinarritutako Clownclusiones ikuskizuna aurkezteko, ikusleek proposatzen dizkioten gaietatik abiatuta.

    Kalitate kontrolak

    Catalunyatik gerturatutako Cascai Teatre konpainiak sortutako azken lanak agurtuko ditu 21ean lehen asteburuko emanaldiak. Made in Xina deituriko antzezlanak umore surrealista hartzen du abiapuntu, taldearen sortze prozesua komikotasun garaikidean, keinuz egindako poesian eta klown garaikidearen ikerketan oinarritzen da, hau da, sudur gorria galdu eta gizarteratuz. Antzezlaneko protagonistak zokoren batean daude lanean Txinatik ekarritako zenbait produkturen kalitate kontrolak egiten; lan taldean boxeolaria izandako gizakia, bekaduna eta biltegiko arduraduna dira; hirukoteak lana egiteaz gain elkarren arteko harremanak sendotzen ditu, elkarren artean ilusioak eta ametsak gerturatuz. Hirurak ahalegintzen dira langile zintzoena izaten, beti haserre dagoen txinatar baten aginduak betez, eraginkorrak baitira itxura baten baina galtzaileak izateko jaio dira.

    Haragi-xerra zaporetsua

    Bigarren asteburuko emanaldiak Fele Martínezen emanaldiarekin hasiko dira 26an, eta Pasai Antxon eskainiko duen agerraldian Solomillo (gutxi egindako istorioa) ikuskizun berria aurkeztuko du Euskal Herrian. Protagonista mundu benetan hotzean bizi den Juan Solomillo ‘haragi-xerra zaporetsu eta alaia’ da. Halako baten Maria neska sendo eta mamitsua ezagutzen du eta honek haragiaren atseginak erakutsiko dizkio. Maria ustekabean desagertu ondoren, izandakoaren laurden eta erdi bilakatuko da Juan gaixoa, desagerpen horren ondorioz bere benetako izaera ezagutuko duelarik. Juan haragi-xerra da eta horrela izanik, jan egin behar da. Baina bere patuaren aurka borrokatuko da, proteinen Che Guevara bilakatuz: “jakia naiz, baina ez dut jana izan nahi. Inork ez diezadala gatza gainera bota!”
    Larunbateko agerraldian Topo-Pasaiako Antzerki Tailerrak Miguel Galindok zuzendutako TR3S X TR3S lana eskainiko du, bertan Madril, New York eta Mosku arteko bidaia proposatzen dute. Tagarov-eko moskutar bat, Filadelfiako newyorktar bat eta Cacereseko madrildar bat. Hiru atal tartekatzen dira agerraldian: Gizajaleaken, Amanda poeta handinahi anorexiadunaren nondik norakoak azaltzen dira. Amandak hiru aste daramatza ezkonduta eta haren senarrak bi ditu desagerturik. Bere onetik aterata, laguntza-telefonora deitu du eta han Bea ezagutu du. Bi senar-emazte dira Elkarri atxikiaken protagonistak. Bikoteak prentsa-albisteez solasean dihardute barbakoa batean. Denetaz eta guztiez mintzo dira. Nahi edo ez tragiko piezan, errusiar alargun baten udako gorabeherak eta atzera-aurrerak azaltzen dira.
    Aurtengo Jardunaldiak 28an amaituko dira Toni Albàren Brams o la komedia de los herrores lanaren emanaldiarekin, ikuskizuneko antzezleak Albà bera eta Olivier Benoit direla. Komedia barregarri honetan Enrique Sugrañes, enpresari, zuzendari eta antzerki konpainia bateko lehen antzezleak, Ricardo VIII.aren Tragedia aurkezteko asmoa du. Estreinaldirako bi egun bakarrik faltatzen badira ere, oraindik ez du jaso eskatutako dirulaguntza eta antzezleak zein gainontzeko beste 26 figuranteak alde egin eta bakarrik uzten dute. Inongo laguntzarik gabe, Sugrañes bera ahaleginduko da arazoa konpontzen, azken orduko ordezkoa bilatuz. Gainera, obra aldatzea beharrezkoa izango da, estreinaldia jarritako datan taularatzea nahi badu behintzat. Hori bai, zenbait arazo konpondu beharko ditu aldez aurretik.

     

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda | Suplemento FIT de Cádiz | Suplemento CELCIT | Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © ARTEZBLAI SL,2005
    artez@artezblai.com
    C/ Aretxaga 8, Bajo- 48003 - Bilbao - Bizkaia tlf: (+34) 944 795 287 fax: (+34) 944 795 286