Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 123. julio 2007
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  • Suplemento de Viladecans
  • Suplemento de Agüimes
  • Suplemento Extremadura
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

     

    Bertokoen erakusleiho

     

    Euskal antzerkigintzak helduentzako ekoiztutako lau obra jarriko ditu ikusgai Donostiako Antzerki Ferian, hala nola, Traspasos Kulturen Demasiado humano, Kanpingagsek sortutako Cueva de ladrones, Tanttakaren Mujeres en sus camas eta Teatro Estudiok sortutako Cuatro bromas y un funeral ikuskizunak tartekatuko baitira prestatutako egitarauan. Antzoki Zaharrean antzeztuko diren lau ikuskizun hauez gain, hitzak eta soinua biltzen dituen Cuentos Ibéricos lana antzeztuko dute Lugaritzeko Kultur Etxearen oholtza gainean Balia Musik eta Artelandak. Ikuskizun honek bost hizkuntza (gaztelania, galegoa, katalana, portugesa eta euskera) eta bost idazle (Julio Llamazares, Manuel Rivas, Quim Monzó, José Saramago eta Bernardo Atxaga) hartzen ditu abiapuntu egile hauek asmatutako ipuinen berri bakoitzaren jatorrizko hizkuntzan eszenaratuz. Taulagainean narrazio dramatizatua eskainiko duten bi antzezle eta ipuin bakoitzarentzat espresuki sortutako doinuak joko dituzten hiru musikari izango dira.
    ‘Los últimos días de Nietzsche’ du azpititulu, Jaime Romok idatzi eta Traspasos Kultur produkzio-etxeak sortutako lanak. Ikuskizunak filosofo alemaniarraren bizitzaren azken egunak ditu mintzagai, non filosofoa kontzeptuen eta sinesgaien tiraniaren aurka borrokatzen den.
    Kanpingagsek aldez aurretik euskeraz estreinatutako ‘Lapur zuloa’ren gaztelaniazko bertsioa eszenaratuko du, Cueva de Ladrones alegia. Agerraldiko protagonistak lapurretan ibilitako giza-gaixoak dira baina, ohartu gabe, itzelezko hanka-sartzea egin dute: dirua mafiari ostu diote.
    Tanttakaren Mujeres en sus camas lanak, emakumeen sexua, sexu bizitzaz eta ohean dituzten irrika, fantasia, frustrazio, sekretu eta desirei buruz mintzatzen da. Agertokian azaltzen diren bost emakumeak adin eta gizarte maila desberdinetakoak dira eta beraiekin batera laguna, terapeuta, konpainia goxoa edo oroitzapen baten papera egiten duen gizoneko bakarra ere agertzen da.
    Teatro Estudioren Cuatro bromas y un funeral ikuskizunak XX. mendeko lau egileren piezak hartzen ditu abiapuntu. Saioaren lehen zatian Txejoven ‘El oso’, Valle Inclánen ‘Para cuándo las reclamaciones diplomáticas’ eta Ionescoren ‘El maestro’ piezak lantzen dira eta bigarrenean Dario Foren ‘No hay ladrón que por bien no venga’ eta Tennesse Williamsen ‘Háblame como la lluvia y déjame escuchar’.

     

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda | Suplemento de Viladecans | Suplemento de Agüimes | Suplemento Extremadura | Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © ARTEZBLAI SL,2005
    artez@artezblai.com
    C/ Aretxaga 8, Bajo- 48003 - Bilbao - Bizkaia tlf: (+34) 944 795 287 fax: (+34) 944 795 286